XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez, Dirk - zuzentzen dio Juttak.

Eta konturatzen da azken minutuetan erabat ahazturik daukala.

- Orain sarriago bisita egingo digu dio Juttak.

- Berak ez dauka amonarik.

- Beraz, ni partekatu egingo naiz - dio amonak.

Dirk gelara sartu eta ohearen ondoan jartzen da.

- Hire adiskidea al dun?- galdetzen du amonak.

- Bai -dio Juttak, eta Dirkek baietz esaten du buruaz.

- Ene bada, zuek biok - harritzen da amona-.

- Primeran iruditzen zait.

Gero hasperen egin eta esaten du: - Baina, hara, bakea behar dut.

Oraindik ez nagoela hain ongi igartzen diot.

- Lo egizu berriro esaten dio Juttak eta amonaren ohe-estalkiak leuntzen ditu.

- Zerbaiten premiarik ba al duzu?- galdetzen dio gero Juttak.

- Bakearena soilik.

- Bagoaz orduan -esaten dio Juttak, eta halaxe egiten dute.

Jutta ahalik eta polikien ahalegintzen da atea ixten.

Biak eskilaretan behera jaitsi eta lasterka doaz atalasean zehar.

Geldi! Arasan gereziak daude.

Juttak pare bat ahoan sartzen ditu, eta Dirkek ere gauza bera egiten du.

Etxetik lasterka irten eta atarian barna doaz.

Abiadarekin, beheko ezki-adarrean gora, zuhaitzera igotzen da Jutta.

Dirk atzetik doa.

Zuhaitzean gora samar igo eta eseri egiten dira.

Ahoa gereziz beterik duela, esaten du Juttak: - Pozik negok.

Ez dauka esan beharrik noski.

Dirkek ikusi egiten dio.

Bere begi handiekin orri artetik begiratzen dio.